Sirian eta Turkian izan diren lurrikara izugarriek 40.000 pertsona baino gehiago hil eta 80.000 zauritu dituzte dagoeneko. Herritarrek bizi duten egoera kritikoa da; izan ere, Siriako gerra luzeak eta milaka pertsonaren nahitaezko desplazamendua eragin duen krisi handi batek kolpatuta zegoen eskualdea. Alepo, Sirian, hiririk hondatuenetako bat da.
Milaka etxebizitza suntsitu direnez, familiak kalean geratu behar izan dira, eta negu gogorraren ondorioak jasan behar izan dituzte.
Premiazkoa da herritarrak artatzea, premia larriko laguntza, higiene- eta edateko ur-zerbitzuak eta laguntza psikologikoa ematea. Bereziki, kasu askotan senideekin elkartu behar duten haurrei.
Zabalik
Larrialdia Maroko
2.800 pertsona baino gehiago hil dira Marokon irailaren 9an herrialdearen hegoaldean izandako 6,9 graduko lurrikararen ondorioz. Lehenengo kalkuluen arabera, 380.000 pertsona daude kaltetuta eta 2.400 zauritu baino gehiago, baina kopuruak