Larrialdia: India. Covid-19

COVID-19ak eragindako krisi sanitarioaren bigarren olatuak Indiako milioika pertsonen kalteberatasun-egoera larriagotu du. Herrialdeko ospitaleek ez dute kutsatutako milioika pertsonak artatzeko edukierarik.

LARRIALDI ITXIA

Larrialdia: India. Covid-19

Komunikabideak eta sare sozialak Indiak bizi duen egoera larriaren berri ematen ari dira, 1947an independentzia lortu zuenetik ezagutu duen osasun-krisirik okerrenaren berri.

Herrialdeko ospitaleek ez dute kutsatutako milioika pertsonak artatzeko edukierarik. Ez dago ez botika nahikorik, ez oxigenorik, ez ohe nahikorik.

Apirilaz geroztik, kutsatzeek % 350 egin dute gora egunero eta kopuru horrek gora egiten jarraitzen du egunez egun. Indiak, une honetan, munduko kutsatzeen % 40 ditu. Agertokia benetan da kezkagarria eta egoerak okerrera egingo duelako mehatxua bene-benetakoa da.

Alboan eta Entreculturas jesuiten GKE-eko kideok, Xavier Sarearekin —garapenerako erakunde jesuiten nazioarteko sarea— lankidetzan, koordinatu egin gara kalteberatasun-egoera berezian dauden pertsonei eta komunitateei laguntzeko: landa-eremuetako komunitateak, auzo marjinaletako komunitateak eta migratzaileak.

Lan hori estatu hauetan ditugun erakunde aliatuekin gauzatzen dugu: Gujerat, Tamil Nadu, Delhi, Bihar, Jharkhand, Maharashtra, Andhra Pradesh eta Kerala.

Gure berehalako erantzunak honako hauek izango ditu helburu:

  1. Elikagaiak banatzea.
  2. Higiene- eta babes-kitak entregatzea.
  3. Material medikoa eta botikak banatzea eta hango osasun-langileei laguntzea.
  4. Kutsadura saihesteko informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak egitea.
Partekatu:

LARRIALDI ITXIA

Zabalik

Larrialdia Libano

Libano krisi sozioekonomiko eta politiko larrian dago, irailaren 23ko bonbardaketen ondorioz. Gatazkak 1.200 pertsona baino gehiago hil ditu dagoeneko, 50 haur baino gehiagorenak eta 94 emakumerenak barne, eta 5.278 pertsona

Informazio gehiago
Zabalik

Larrialdia: Ukraina

Ukrainako egoerak okerrera egiten jarraitzen du. Milioika pertsonek egin dute ihes herrialdetik babes bila eta aurreikusten da askok gehiagok egingo dutela ihes. Ukrainiako gatazka 2014an hasi zen eta tentsioa eta

Informazio gehiago
Zabalik

Larrialdia: Turkia

Sirian eta Turkian izan diren lurrikara izugarriek 40.000 pertsona baino gehiago hil eta 80.000 zauritu dituzte dagoeneko. Herritarrek bizi duten egoera kritikoa da; izan ere, Siriako gerra luzeak eta milaka

Informazio gehiago