Larrialdia: India. Covid-19

COVID-19ak eragindako krisi sanitarioaren bigarren olatuak Indiako milioika pertsonen kalteberatasun-egoera larriagotu du. Herrialdeko ospitaleek ez dute kutsatutako milioika pertsonak artatzeko edukierarik.

LARRIALDI ITXIA

Larrialdia: India. Covid-19

Komunikabideak eta sare sozialak Indiak bizi duen egoera larriaren berri ematen ari dira, 1947an independentzia lortu zuenetik ezagutu duen osasun-krisirik okerrenaren berri.

Herrialdeko ospitaleek ez dute kutsatutako milioika pertsonak artatzeko edukierarik. Ez dago ez botika nahikorik, ez oxigenorik, ez ohe nahikorik.

Apirilaz geroztik, kutsatzeek % 350 egin dute gora egunero eta kopuru horrek gora egiten jarraitzen du egunez egun. Indiak, une honetan, munduko kutsatzeen % 40 ditu. Agertokia benetan da kezkagarria eta egoerak okerrera egingo duelako mehatxua bene-benetakoa da.

Alboan eta Entreculturas jesuiten GKE-eko kideok, Xavier Sarearekin —garapenerako erakunde jesuiten nazioarteko sarea— lankidetzan, koordinatu egin gara kalteberatasun-egoera berezian dauden pertsonei eta komunitateei laguntzeko: landa-eremuetako komunitateak, auzo marjinaletako komunitateak eta migratzaileak.

Lan hori estatu hauetan ditugun erakunde aliatuekin gauzatzen dugu: Gujerat, Tamil Nadu, Delhi, Bihar, Jharkhand, Maharashtra, Andhra Pradesh eta Kerala.

Gure berehalako erantzunak honako hauek izango ditu helburu:

  1. Elikagaiak banatzea.
  2. Higiene- eta babes-kitak entregatzea.
  3. Material medikoa eta botikak banatzea eta hango osasun-langileei laguntzea.
  4. Kutsadura saihesteko informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak egitea.
Partekatu: