ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK

Webgune honetan sartuta eta nabigatuta, berariaz eta osorik onartzen dituzu baldintza orokor hauek guztiak (pribatutasuneko eta cookieen politika barne), ematen dizkiguzun datuen tratamenduen helburuei buruzkoak. Mesedez, irakur ezazu arretaz. Besterik adierazi ezean, guztiz doakoa da atariko orrietan jasotako informazioa eskuratzea.

Zehaztapen eta baldintzen dokumentu honetan, gai hauei buruzko informazioa aurkituko duzu:

  • Legezko identifikazioa.

  • Erabilera-baldintza orokorrak.

  • Erabiltzaileen betebehar orokorrak.

  • Itzultzeei, ezeztatzeei, gutxieneko adinari eta entrega-epeei buruzko politika.

  • Bezeroen datuen erabilera barnean hartzen duen pribatutasun-adierazpena.

  • Pribatutasun-politika honi ematen diozun baimena.

  • Kreditu-txartelen bidezko ordainketa.

  • Erabiltzaileak zenbait atal eta tresnatan parte hartzeko baldintzak: blogak eta iruzkinak.

  • Jabetza intelektuala eta industriala.

  • Estekak.

  • Erantzukizuna.

  • Jurisdikzioa.

1.- LEGEZKO IDENTIFIKAZIOA

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez (Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legea), hauek dira emergencias-sj.org webgunearen titularraren identifikazio-datuak:

FUNDACIÓN ENTRECULTURAS FE Y ALEGRÍA

  • Calle Maldonado, 1A, Planta 3

  • 28006 Madrid (España)

  • IFK: G-82409020

  • Barne Ministerioaren Fundazioen Erregistroan inskribatuta, 28/1.127 zk.

FUNDACIÓN ALBOAN

  • Aita Lojendio kalea, 2, 2.a

  • 48008 – Bilbo (Espainia)

  • IFK: G-48811376

  • Datuak aldatzeko kontaktua: info@alboan.org

Edozein zalantza argitu edo kontsulta egiteko, gurekin harremanetan jar zaitezke, telefono honen bitartez: 91 590 26 72; edo posta elektronikoz: rgpd@entreculturas.org.

emergencias-sj.org webgunera sarturik, erabiltzaileak berariaz onartzen ditu baldintza hauek, eta Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak edo Alboan Fundazioak edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe aldatu ahal izango dituzte.

2.- ERABILERA-BALDINTZA OROKORRAK

Zehaztapen eta baldintza orokor hauek arautzen dute emergencias-sj.org web-atariaren erabilera eta sarbidea. Atariaren helburua erabiltzaileei web bidez informazioa, zerbitzuak eta edukiak eskainiko dizkien sarrera-ate bat izatea da.

Webgune honetara sarbidea duen erabiltzaile orok onartu beharko ditu baldintza orokor hauek eta, hain zuzen, onarpentzat hartuko da webgunearen erabilera bera.

Era berean, onartu egin beharko dira esteka bitartez lotutako orriak, hirugarren batzuen titulartasunekoak izan eta beste baldintza orokor batzuk dituztenak.

Erabiltzaileak emergencias-sj.org en eskura dauden edukiak, zerbitzuak, albisteak eta blogak egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du; Legea eta gainerako erabilera-baldintza orokorrak bete, eta une oro errespetatuko ditu gainerako erabiltzaileak.

Baldintza orokor hauek guztiz edo hein batean urratzen badira, Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak eskubidea izango dute emergencias-sj.org era sarbidea ukatzeko, erabiltzaileari aurrez jakinarazi beharrik gabe.

Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak eskura dituzten neurri guztiak ezarriko dituzte Espainiako legeen kontrako jokabide guztiak galarazteko, eta agintari eskudunekin lankidetzan arituko dira webgune honi aplikatzen zaizkion legeak urratzen dituzten ekintzen arduradunak identifikatzeko.

3.- ERABILTZAILEEN BETEBEHAR OROKORRAK

Erabiltzaileak, erabilera-baldintza orokor hauek onartuta, espresuki hartzen ditu betebehar hauek:

Ez du egingo ekintzarik, web-orriko funtzionaltasunak, tresnak, edukiak eta/edo azpiegitura behin-behinean zein behin betiko kalteturik utzi, blokeatu, hondatu, baliogabetu edo gainkargatu dezakeenik, normal erabili ezin izateko moduan.

Ez ditu sartuko edo sortuko eduki iraingarri edo kalumniazkoak, ez beste erabiltzaileei buruz, ez eta Entreculturas Fe y Alegría Fundaziotik eta Alboan Fundaziotik kanpoko hirugarren batzuei buruz ere.

Ez ditu erabiliko webgune honetan dauden materialak edo informazioak legez kanpo, erabilera-baldintza orokor hauetan espresuki debekatutako moduetan, eta Entreculturas Fe y Alegría Fundazioaren, Alboan Fundazioaren, haien erabiltzaileen zein hirugarren batzuen eskubideen eta interesen aurka.

Erabiltzailea izango da Entreculturas Fe y Alegria Fundazioari, Alboan Fundazioari edo edozein hirugarreni eragindako kalte-galera ororen erantzulea, “Legezko abisu” honen eta legeriaren arabera emergencias-sj.org orrian sartzeko eta/edo berau erabiltzeko bete behar duen edozein betebehar urratzearen ondoriozkoak direnean.

4.- ITZULTZEEI, EZEZTATZEEI, GUTXIENEKO ADINARI ETA ENTREGA-EPEEI BURUZKO POLITIKA

Entreculturas-en eta Alboan-en ordainketa bat egiten duzunean, zazpi (7) eguneko epea izango duzu ezeztatzeko («Hausnartzeko epea»). Entreculturas-ek eta Alboan-ek eskubidea izango dute dirua itzultzeko eskaerari uko egiteko, arrazoiak badituzte pentsatzeko ezen (i) bidegabeki esplotatzen ari zarela dirua itzultzeko politika, adibidez, zerbitzu beraren dirua itzultzeko eskaera hainbatetan egin baduzu, (ii) ez dituzula betetzen baldintza hauek edo (iii) Entreculturas-ek edo Alboan-ek arrazoiak badituzte gure zerbitzuak edo softwarea iruzur egiteko erabiltzen ari zarela susmatzeko.

Gure webgunean erosketak egiteko gutxieneko adina 18 urte da.

5.-. BEZEROEN DATUEN ERABILERA BARNEAN HARTZEN DUEN PRIBATUTASUN-ADIERAZPENA

Entreculturas-ek eta Alboan-ek erabiltzaileari jakinarazten diote bere jardueran bildutako datu pertsonal guztiak tratatzean kontuan hartzen dutela zer ezartzen duen datuen babesaren arloan indarrean eta aplikatzeko dagoen araudiak. Horiek horrela, bildutako datuak egokiak eta neurrizkoak dira lortu nahi diren helburuetarako; bereziki, Entreculturas-ek eta Alboan-ek ez diete daturik jakinaraziko hirugarrenei, berariazko baimenik edo legezko betebeharrik ez badute, eta ez dute gordeko datu finantzariorik, ordainketa jada prozesatu egin denean.

Entreculturas-en edo Alboan-en datu-tratamenduei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, gure pribatutasun-politika kontsulta dezakezu. 

6.- PRIBATUTASUN-POLITIKA HONI EMATEN DIOZUN BAIMENA

Gure webguneetako bat erabiliz, adierazten duzu ados zaudela gure egungo Pribatutasun-politikaren baldintzekin, hemen argitaratu den bezala. Politikaren baldintzaren batekin ados ez bazaude, mesedez, ez eman inolako informazio pertsonalik gune honetan. Hor barruan sartzen da zure nabigatzailean «cookieak» erabiltzea; hala izanez gero, zure nabigatzailean cookieak ez erabiltzea aukeratuko zenuke.

7.- KREDITU-TXARTELEN BIDEZKO ORDAINKETA

Entreculturas eta Alboan webguneko transakzioen erantzule dira. Visa eta Mastercard kreditu- nahiz zordunketa-txartelekin egindako ordainketak onartzen ditugu.

Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak garrantzi handia ematen diote tratatzen dituzten informazio guztien eta datu pertsonalen segurtasunari. Zoritxarrez, Internet bidez informazioa transmititzea ez da guztiz segurua; horregatik, ahaleginak egiten ditugu eta baliabideak bideratzen ditugu gure orria egunetik egunera hobetzeko eta zuretzat jartzen ditugun funtzionaltasunak seguruagoak izateko. Bazkidetzen eta dohaintzen datu-orrietan https funtzionaltasuna ezarri da, datu ekonomiko eta finantzarioak SSL zifratze-tresnekin babesteko.

8.- ERABILTZAILEAK Emergencias ATARIKO ZENBAIT ATAL ETA TRESNATAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK (BLOGAK ETA IRUZKINAK)

Erabiltzaileak modu aktiboan parte har dezake Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak emergencias-sj.org webgunean jarritako atal eta tresna jakin batzuetan, hala nola blogetan eta albistetan iruzkinak utziz.

Blogetan parte hartzeko, erabiltzaileak bere burua identifikatu beharko du, eta konpromisoa hartuko du sartzen duen edozein informazio edo iritzi legearen, moralaren eta ordena publikoaren araberakoa izan dadin, eta ez du Interneteko etiketa-arauen aurkako iruzkinik egingo.

Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak, beren administratzaileen bitartez, eskubidea izango dute edozein mezu editatzeko edo ezabatzeko, edo tresna horiek erabiltzeko arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileari blogetara sartzea galarazteko, aldez aurretik abisatu beharrik gabe. Ez argitaratzea ez da hartuko, ezein arrazoirengatik, erabiltzailearen adierazpen-askatasunaren oinarrizko eskubideari jarritako mugatzat.

emergencias-sj.org-eko blogen erabiltzaileak konpromiso hauek hartzen ditu berariaz (adibide gisa ematen dira soilik, ez beste konpromiso batzuk mugatzeko edo baztertzeko asmoz):

Ez du sartuko edo zabalduko eduki edo propaganda arrazista, xenofobo edo pornografikorik, terrorismoaren apologia egiten duenik edo gizabanakoen oinarrizko eskubide eta askatasunen aurkakorik; ezta, oro har, legezkotasunaren, erantzukizunaren, giza duintasunaren babesaren eta adingabeen babesaren printzipioen aurka egiten duenik ere.

Ez ditu sartuko edo blogak erabiliko bidegabekeriak, irainak, probokazioak edo deskalifikazio pertsonalak egiteko, eta ez ditu edukiak hizkuntza desegoki edo desitxurosoan sartuko, eduki horiek parte-hartzaile baten aurkakoak izan ala ez. Era berean, ezingo da egin inolako salaketa edo akusaziorik.

Ez ditu sartuko edo zabalduko Entreculturas Fe y Alegría Fundaziotik eta Alboan Fundaziotik kanpoko beste enpresa batzuen publizitaterik edo eskaintza komertzialik eta/edo promozionalik. Halaber, blogen erabiltzaileek ez dute baimenik mezu-kateak, zorion-mezuak edo blogaren edo albistearen edukiarekin zerikusirik ez duten mezuak sartzeko.

Ez du sartuko edo zabalduko sistema informatikoetan kalterik eragin dezakeen birusik edo software kaltegarririk.

Ez ditu sartuko egile-eskubideen eta jabetza industrialaren (besteak beste, markak, izen komertzialak, bereizgarri grafikoak) babesa duten edukiak (besteak beste, irudiak, soinuak, argazkiak, bideoak, testuak, dokumentuak), eskubide horien jabeen edo titularren berariazko baimenik izan gabe.

Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du bere erantzukizun esklusibokoa izango dela, ondorio guztietarako, adierazten eta argitaratzen duen edozein iruzkin nahiz iritzi. Ildo horretan, erabiltzaileak zuzeneko erantzukizuna izango du bloga erabiltzearen ondorioz hirugarrenei eragindako kalte-galeren gainean; legezkotasun, egiazkotasun, zehaztasun edo moraltasunik ezaren ondoriozko kalte-galeren gainean; eta emergencias-sj.org-eko beste erabiltzaile eta/edo bisitariei emandako edo adierazitako informazio eta iritzien gainean.

9.- JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

emergencias-sj.org webgunea, bertan dauden orriak eta informazioa edo elementuak (testuak, dokumentuak, argazkiak, marrazkiak, irudikapen grafikoak, besteak beste), bai eta logotipoak, markak edo bestelako zeinu bereizgarriak ere, jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen babespean daude guztiak. Entreculturas Fe y Alegría Fundazioa edo Alboan Fundazioa dira horien titularrak, edo titular legitimoen ustiapen-baimena dute.

Erabiltzailea behartuta dago edukiak arretaz eta zuzen erabiltzera, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera.

Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak baimena ematen diote erabiltzaileari webgune honetan dagoen informazioa ikusteko, bai eta erreprodukzio pribatuak egiteko ere (deskargatu eta sistema informatikoetan gordetzea soilik), baldin eta elementuak erabilera pertsonalerako baino ez badira, edo Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak edo Alboan Fundazioak aurrez baimendutako helburuetarako baino ez.

Erabiltzaileak ez du baimenik web honetan dagoen informazioa banatzeko, aldatzeko, lagatzeko edo jakinarazteko, ezein modutan eta edozein helburu duela ere.

10.- ESTEKAK

Hirugarrenen web-orri edo webguneetarako konexioak eta estekak erabiltzailearentzako funtzionaltasun gisa ezarri dira soilik. Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak ez dute inola ere hartuko erantzukizunik web-orri horien edo dauzkaten edukien gainean.

Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak ez dute hartuko erantzukizunik webgune honetako edukietan dauden esteken gainean, webgunetik kanpoko edukien gainean, eta gune honetatik kanpoko edukiei egindako edozein aipamenen gainean. Esteka edo aipamen horien helburua informazioa ematea baino ez da, eta ez dute inola ere esan nahi Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak babesten edo onartzen dituztenik, edo loturarik dutenik eduki horien egile, kudeatzaile edo eduki horiek dituzten tokien jabe diren pertsona edo erakundeekin.

emergencias-sj.org web-orrira estekatzeko, beharrezkoa izango da Entreculturas Fe y Alegría Fundazioaren eta Alboan Fundazioaren berariazko eta idatzizko baimena.

11.- ERANTZUKIZUNA

Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak ez dute bermatzen emergencias-sj.org atariko orrietan dauden elementuak eta informazioa modu jarraituan erabilgarri egongo direnik, edo behar bezala bistaratu, deskargatu edo erabili ahal izango direnik, beren kontroletik kanpo dauden faktore edo inguruabarrek edo Interneteko birus informatikoek eragotzi, zaildu edo eten baditzakete.

Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak ez dute inolako erantzukizunik hartuko kalte-galera, erreklamazio edo gasturik sortzen bada hauen ondorioz:

Interferentziak, etenak, hutsegiteak, omisioak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak badaude telekomunikazioetako linea eta sareetan akatsak egon direlako, edo Entreculturas Fe y Alegría Fundazioaren edo Alboan Fundazioaren kontroletik kanpoko beste edozein arrazoirengatik.

Inor bidegabeki sartu bada, edozein motatako programa gaiztoak erabiliz eta edozein komunikazio-bitartekoren bidez; esaterako, birus informatikoak edo beste edozein.

emergencias-sj.org web-orria oker edo desegoki erabili bada.

Segurtasun- edo nabigazio-akatsik bada, nabigatzaileak gaizki funtzionatzen duelako edo eguneratu gabeko bertsioak erabiltzen direlako.

12.- JURISDIKZIOA

Legezko abisu hau interpretatzean edo betetzean eztabaidarik edo gatazkarik sortzen bada, Madrilgo (Espainia) auzitegi eta epaitegietan ebatziko dira.

Adierazten bada baldintza orokor hauetako klausularen edo apartaturen bat, funtsezkoa ez dena, deuseza edo aplikaezina dela, horrek ez du eraginik izango gainerako klausulen baliozkotasunean.