2021eko abuztuaren 14an, Haitin 7.2 magnitudeko lurrikara izan zen, eta, batez ere, herrialdearen hego-mendebaldeari eragin zion. Epizentroa Petit Trou de Nippes hiritik hurbil dago, Puerto Príncipe hiriburutik 150 kilometrora, eta hildako ugari eta kalte material larriak eragin zituen.
Gaur egunera arte, 1.941 hildako eta 9.900 zauritu kontabilizatu dituzte, eta zenbatetsi da 60.759 etxebizitza suntsitu direla. Gainera eskolek, osasun-zentroek, espetxeek, elizek eta errepideek kalte larriak izan dituzte, edo suntsitu egin dituzte zuzenean. Lehen Ministroak Larrialdi Egoera deklaratu zuen.
Haitiko erakunde aliatuek – Fe y Alegría eta Migratzaileentzako Zerbitzu Jesuita- Larrialdi Batzordea eratu zuten erantzuna kudeatzeko. Alboanek eta Entreculturasek, Xavier Sarearen esparruan, egoera ebaluatu zuten, herritarrei eta, bereziki, kalteberenei (mutikoak, neskatxak eta errefuxiatuak) laguntzeko. Erantzunak bi etapa izan zituen:
- Larrialdiko erantzuna: arropak, elikagaiak, altzariak eta higiene-produktuak banatzea, herritarren premiazko oinarrizko beharrei erantzun ahal izateko
- Berreraikuntza: epe luzeko etapa da, eta helburua da etxebizitzak, ikastetxeak eta abar berreraikitzea