Larrialdia Maroko
2.800 pertsona baino gehiago hil dira Marokon irailaren 9an herrialdearen hegoaldean izandako 6,9 graduko lurrikararen ondorioz. Lehenengo kalkuluen arabera, 380.000 pertsona daude kaltetuta eta 2.400 zauritu baino gehiago, baina kopuruak gora egiten jarraituko du, asko baitira, urruneko kokapenagatik, erreskate-zerbitzuak oraindik iritsi ez diren eremuak.
Larrialdia: Ukraina
Ukrainako egoerak okerrera egiten jarraitzen du. Milioika pertsonek egin dute ihes herrialdetik babes bila eta aurreikusten da askok gehiagok egingo dutela ihes. Ukrainiako gatazka 2014an hasi zen eta tentsioa eta larritasuna areagotu egin dira, otsailaren 24an erasoak hasi ziren arte. Horrek guztiak biztanleria zibilari eragin dio.
Larrialdia: Turkia
Sirian eta Turkian izan diren lurrikara izugarriek 40.000 pertsona baino gehiago hil eta 80.000 zauritu dituzte dagoeneko. Herritarrek bizi duten egoera kritikoa da; izan ere, Siriako gerra luzeak eta milaka pertsonaren nahitaezko desplazamendua eragin duen krisi handi batek kolpatuta zegoen eskualdea.