NEPAL-EKO LARRIALDIA

Abuztuaren 26an, uholde bortitz batek Nepal eta Tibeteko mugako eskualdea astindu zuen, hondamendi larria eta kalte handiak eraginez etxebizitzetan, zubietan eta bestelako azpiegituretan.

Erantzun bat aktibatu dugu uholdeek kaltetutako komunitateei laguntzeko.

Zure laguntza ezinbestekoa da.

Argazkia: © Jaime Murciego

NEPAL-EKO LARRIALDIA

Oraingoz, tokiko agintarien arabera, 903 hildako eta 4.247 lagun desagerturik daude. Komunikazioetan, errepideetan eta sare elektrikoan izandako kalteek bilaketa eta erreskate lanak eta kaltetutako eremu batzuetara iristea oztopatzen ari dira.

ERANTZUNA LARRIALDIAREN AURREAN

Hondamendiaren tamaina ikusita, Alboan eta Entreculturasek larrialdi-erantzuna aktibatu dute kaltetutako komunitateei laguntzeko eta uholdeek sortutako beharrei erantzuteko.

Nepalen, Nepal Jesuiten Gizarte Institutuarekin – Fe y Alegría (NJSI-FyA) batera ari gara lanean, 2015eko lurrikararen ondoren sortu zen erakundea, eta ondoren hainbat landa-eremutan hezkuntza- eta komunitate-lana sendotu zuena. Hasierako erantzun horretan, ia 45 eskola publiko konpondu edo berreraiki ziren, eta Fe y Alegríak presentzia formal bat du herrialdean 2021etik.

Hasierako fase hauetan, bilaketa eta erreskate lanak jarraitzen duten bitartean, kalteen tamaina eta komunitateen beharrak ebaluatzen ari dira oraindik. Nepalen dugun sarea larrialdiaren bilakaerari adi dago, gure ekintza-ildoa definitzeko eta kaltetutakoei erantzunaren fase desberdinetan laguntzeko.

KALTETUEN ALDE EGON NAHI DUGU

Uholdeek kaltetutako pertsonei eta familiei babesteko zure laguntza behar dugu. Ahal baduzu, lagundu mesedez.

EAEn edo Nafarroan bizi bazara, Alboanen bidez honako modu hauetan kolaboratu dezakezu:

  • Banku-transferentzia (mesedez, adierazi “Riada Nepal”):
    • BBVA ES73 0182 5912 7900 1800 0000
    • Fiare Banca Ética ES92 1550 0001 2100 0063 0723

       

  • Bizum: 04987 o ALBOAN EMERGENCIAS

Espainiako gainerako lurraldeetan bizi bazara, Entreculturasen bidez honako modu hauetan kolaboratu dezakezu:

  • Banku-transferentzia:
    • Banco Santander ES92 1550 0001 2100 0063 0723

  • Bizum: 14798
Partekatu: